XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

LENENGO ZATIARI SARRERA ZABALA
9. San Lukas'en eta San Mateo'ren Ebanjelioen lenengo atalak Jesus'en umetzaroa ta bizitza ezkutua azaltzen dauskue.

Atal oneik, UMETZAROKO EBANJELIOA dabe izena.

Atal oneitan, ebanjelari bakotxak Jesus'en umetzaro ta bizitza ezkutuko jazopen pillo bat jakiñerazoten dausku, Alkartasun Zaarraren bidez argi eginda eta gero Ebanjelio guztian zabalduta, Alan, obeto dirauskue Jesus nor zan.

10. San Lukas'ek eta San Mateo'k Umetzaroko Ebanjelioa idatzi orduko, apostoluak Jaunaren Biztueraz guztiz ikaratuta, Jesus'en bizitza iragarri dabe.

Areik eta lenengo kristauak ba-dakie, ba, Belen'go ta Nazaret'eko Jesus, Mesias dana, Alkartasun Zaarrean iragarria eta Yabe'ren beartsuak itxaroten ebena.

Jesus Jaungoiko dala sinisten dabe gaiñera.

Elizeak bere bizitzan dauan sinismen guzti au, ebanjelariak Jaunaren lenengo unealdietara eta bizitza ezkutura jaurtiten dabela esan daikegu.

Eta ori, guztiz ondo eta bereztasun osoz egiten daben ezkero, berealaxe konturatzen gara Jesus, asierarik, munduaren salbatzaillea dana, Jaungoikoaren Semea, Jauna dana: Beronegan beteten dira Mesias'i buruz egindako profezia guztiak.

11. Jesus'en umetzaro ta bizitza ezkutuari buruzko atalak irakurtean, eta Jesus Ume ta Gazteaz pentzatzeaz, biztu egizu sinismena zure barruan: sinistu Jesus geure Erosle dana, Jaungoikoaren Semea, Aitaren Bialdua, Israel-erriaren Aintza, jentil guztien Argia: azken onein artean gagoz geu be.

Orixe berori egiten eben lenengo kristauak.

Ebanjelariak be Jesus'en Umetzaroko Ebanjelioa idaztean egin ebenez.

ITAUNKETA.

9. Zeri deritzagu Umetzaroko Ebanjelioa?.

10. Azaldu egizu zelan idatzi dan Umetzaroko Ebanjelioa.

11. Zer egin bear dozu Umetzaroko Ebanjelioko atalak irakurtean eta Jesus Ume ta Gazteaz pentzatzean?.